Gizartea -

Martxoaren 27rako

Ikasle Abertzaleak sindikatuak unibertsitate greba orokorra deitu du

EAEn eta Nafarroan Lomceren aurkako mobilizazioak egingo dituztela adierazi du ikasleen sindikatuak, eta martxoaren 27an greba orokorra izango da unibertsitateetan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ikasle Abertzaleak ikasleen sindikatuak Lomce legearen aurkako mobilizazio plana aurkeztu du gaur, eta martxoaren 27an EAEko eta Nafarroako unibertsitateetan greba orokorra egingo duela jakinarazi du.

Erakundeko ordezkariek prentsaurreko bat eskaini dute, eta Nafarroako D ereduaren "kriminalizazioa", unibertsitatearen "merkantilizazioa" eta Gobernu zentralak onartutako hezkuntza erreformaren aplikazioa kritikatu dituzte.

Sindikatuaren Iruñako idazkari orokorrak, Antxon Barberiak, EAEko eta Nafarroako Hezkuntza sailburuei "ultimatum" bat aurkeztu dietela adierazi du, Lomce eta 2015 Unibertsitate Estrategia ez ditzaten aplikatu.

Otsailaren 25ean sindikatuak ez baditu erreforma horiek baztertzeko pausoak atzeman, "ikasle mugimendu" bat sortu eta "ikasle desobedientzia konstruktiboa" martxan jartzeko asmoa dutela adierazi du Barberiak. Martxoaren 27ko greba orokorra izango da mugimenduaren azken ekintza.

Mobilizazioa "lurraldeen eta unibertsitateen arabera oso desberdina" izango dela adierazi dute sindikatuko kideek. Oraindik ez dute ekintza zehatzik prestatu ikasturterako, baina D ereduaren kriminalizazioari eta hezkuntza erreformaren inposizioari "aski da" esango dietela adierazi dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
LOMLOE hezkuntza legea