Gizartea -

Hezkuntza

Jaurlaritzak ez ditu oraindik testuliburuak Lomcera egokituko

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza sailburuak azpimarratu duenez, arauak martxoan edo apirilean onartuz gero, ez du denborarik ematen erkidegoetako araudia egokitzeko.

Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza sailburua. Argazkia: EiTB
Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza sailburua.
Uriarte: 'Ezinezkoa da LOMCE legea irailean martxan jartzea'

1:11

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza sailburuak berretsi du "ezinezkoa" izango dela Lomce legea irailean martxan jartzea EAEn, erkidegoetako araudia eta irakasteko materiala egokitzeko denborarik ez dagoelako.

Uriartek ohar hori igorri du 2014-2015 ikasturterako aurrematrikulazioak egiteko kanpainaren aurkezpenean. Gainera, bihar bilera izango du Jose Ignacio Wert Hezkuntza ministroarekin Madrilen, bertan elkartuko baitira Espainiako Estatuko erkidegoetako Hezkuntza arduradun guztiak Lomceren inguruan eztabaidatzeko.

Sailburuak gogorarazi du Jaurlaritzak Auzitegi Konstituzionalera joko duela Lomcek eskumenak urratzen dituela uste dutelako.

Uriartek azaldu duenez, Gobernuak oraindik ez ditu Lomceren dekretuak onartu, eta martxoan edo apirilean onartuz gero, ez du denborarik ematen erkidegoetako araudia eta irakasteko materiala egokitzeko.

Hori dela eta, datorren kurtsorako Espainiako Gobernuaren asmoa betetzea, hau da, Lehen Hezkuntzan eta Oinarrizko Lanbide Heziketan Lomce martxan jartzea, "ezinezkoa" izango dela ohartarazi du.

Bilera begiraleekin

Bestalde, Hezkuntza Saila aste honetan, ziurrenik bihar, bilduko da eskola garraioko eta jolastokietako begiraleekin; atzo greba mugagabea hasi zuten langileekin, alegia.

Hezkuntza Sailak atzo egin zuen bilera begiraleen enpresetako arduradunekin, langileekin bil daitezela eskatzeko, eta urrats handirik egin ez bazuten ere, gatazka "bideratzen" ari dela uste du Jaurlaritzak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Hezkuntza Lege Berria albisteak