Gizartea -

Erreforma

Rajoyren Gobernua malformazio kasuetan abortua baimentzeko prest dago

PPren barruan sortu diren eztabaidak sortu omen du aldaketa. Hala ere, abortua malformazio kasu larrienetara bakarrik mugatuko da.

Abortatzeko eskubidearen aldeko mobilizazioa, Bilbon. Argazkia: EiTB
Abortatzeko eskubidearen aldeko mobilizazioa, Bilbon.
Abortatzeko eskubidearen aldeko mobilizazioa, Bilbon. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernua prest dago fetuaren malformazio kasu larrienetan abortua baimentzeko.

El Mundo egunkariak Gobernuko eta Diputatuen Kongresuko iturriak aipatuta jakinarazi duenez, PP barruan sortu den eztabaidak eragin du aldaketa.

Alberto Ruiz-Gallardon Justizia ministroak bultzatutako abortuaren erreformak alderdikide askoren kritikak eragin ditu, eta horren aurrean Mariano Rajoyren Gobernuak amore eman duela gaineratu du hedabide horrek. Ondorioz, umekiaren malformazio kasu larrienetan abortua legezkoa izatea ahalbidetuko omen du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Abortua Albisteak gaur Rajoy berriak