Gizartea -
Mozioa elkarrekin
PSE-EE eta EH Bildu, elkarrekin abortuaren legearen erreformaren aurka
EH Bilduk eta PSE-EEk arauz besteko proposamen bat aurkeztu dute elkarrekin Bizkaiko Batzar Nagusietan.
EH Bilduk eta PSE-EEk arauz besteko proposamen bat aurkeztu dute elkarrekin Bizkaiko Batzar Nagusietan, Justizia Ministerioak aurkeztu duen abortuaren legearen erreformaren aurka.
Bi taldeen iritzian, aurreproiektuak 1985ean lehen abortuaren legeak onartu baino hipotesi atzerakoiagoak jasotzen ditu eta emakumeen eskubideen oinarrizko eskubideen kontrako erasoa da.
Alberto Ruiz-Gallardonek bultzatu duen erreforma "eraso atzerakoia" da, horien arabera. Bertan, familia eredua nolakoa izan behar den eta emakumeek eredu horretan izan behar duten papera ezarri nahi dutela salatu dute bi taldeek.
Proposamenean azaldu dutenez, zerbitzu publikoak murriztu nahi dituen Estatu baten legea da, eta emakumeek zerbitzu horien "beharra" dute.
EH Bildu eta PSE-EEren arabera, lege berria onartzen bada, gizarte desberdintasunak areagotu egingo dira, baliabide ekonomikoak dituztenek soilik izango dutelako abortatzeko aukera, beste herrialde batera joanez, eta gainerakoek "klandestinitatean edota baldintza desegokiak dituztela" egin beharko dute.