Gizartea -

Gertakaria

Espetxeratu egin dute Donostian haur bat bahitzen saiatu zen emakumea

Jaioberria legez kontra atxiki zuela uste du epaileak. Erizain laguntzaile bat ohartu zen gertatzen ari zenaz eta eragotzi egin zuen bahiketa. Iaz antzeko kasu bat gertatu zen.

Donostia Ospitalea. Foto: Donostia Ospitalea
Donostia Ospitalea.
Emakume bat atxilotu dute jaioberri bat bahitzen saiatzeagatik

1:01

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espetxaratu egin dute atzo Donostia Ospitalean haur jaioberri bat bahitzen saiatu zen emakumea, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Epaileak Martuteneko espetxera bidali du, haurra legez kontra atxiki zuelakoan.

Aipatu iturriaren arabera, 36 urteko emakume donostiar bat izan zen atzo ordu biak aldera umea bahitzen saiatu zena. Antza, ordu horretan ospitalean sartu zen eta haur jaioberriak dauden solairura joan zen. Han, bata txuri bat jantzi eta bertako langile zela adieraziz gela batera sartu eta ume bat hartu zuen. Amari esan zion orpoan jaio berriei egin ohi zaien frogak egitera eraman behar zuela umea, eta gelatik ateratzera zihoala, erizain laguntzaile batekin topo egin zuen. Erizaina berehala ohartu zen emakumea ez zela bertako langilea. Umea kendu eta bertan atxiki zuten Ertzaintza iritsi bitartean.

Atxilotuak polizia-etxean igaro du gaua eta epailearen esku utzi dute.

Duela urte eta erdi beste emakume batek haur bat hartu zuen ospitale horretan bertan, eta kasu hartan eraikinetik atera zen umearekin, baina harrapatu egin zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Donostia bideoak Gipuzkoa Delituak Bahiketak albisteak Umeak Donostia Ospitalea Aitak albisteak