Gizartea -
2013-2020 Osasun Plana
Osakidetzak hurrengo 7 urteetarako 'ibilbide orria' aurkeztuko du gaur
Programak edadetuen arreta eta minbiziaren prebentzioa izango ditu ardatz.
Erredakzioa
Eusko Jaurlaritzak 2013-2020 Osasun Plana aurkeztuko du gaur, hau da, Osakidetzak hurrengo zazpi urteetan jarraituko duen 'ibilbide orria'.
Jon Darpon Osasun sailburuak aurreratu duenez, planaren helburu nagusiak edadetuen arreta eta minbiziaren prebentzioa izango dira.
Euskal gizartea gero eta zaharragoa denez, Darponek arreta hori aldatzea proposatu du, patologia zorrotzen tratamenduak ospitaleetan egiteko utzita, eta gaixotasun kronikoak, aldiz, anbulatorioen esku.
Halaber, minbiziak hildakoen kopurua murrizteko helburuz, medikuntza prebentiboan sakondu nahi dute.
Programak gazteen arteko alkohol kontsumoaren, loditasunaren eta tabakismoaren aurkako borrokak ere izango ditu ardatz.