Gizartea -
Denboralea
Bigarren desagertu bat dago Biarritzen, denboralearen ondorioz
Zenbait iturrik esan dutenez, etxerik ez duen pertsona bat izango litzateke. Erreskate taldeak bere bila daude, eta baita igandean olatu batek harrapatutako gaztearen bila.
Erredakzioa
Gure kostaldera 5 metro baino gehiagoko olatuak ekartzen ari den denboralearen ondorioz, Bigarren desagertu bat dago Biarritzen. Sud Ouest egunkariak eta Euskadi Irratiak jakinarazi dutenez, etxerik ez duen pertsona bat izango litzateke, eta astelehean gauetik legoke desagertuta (Portu Zaharrean ikusi zuten azken aldiz). Erreskate taldeak bere bila dabiltza.
Sud Ouestek erakutsi duenez, 3 metroko altuera duen dike bat altxatu dute, hondartzan, olatuen eragina, ahal den neurrian, murrizteko.
Bitartean, itsasargiaren inguruan igandean desagertutako gaztearen bila ere badaude. Berarekin zegoen beste gazte bat ere, 30 urtekoa, uretara joan zen, baina onik ateratzea lortu zuen.
Kalteak handiak dira Biarritzen, eta hondartzetik gertu dauden eraikin batzuetan ere atzeman dituzte.