Gizartea -
Denboralea
Olatuek kalte handiak eragin dituzte Donostian eta Bermeon
Olatuek urpean utzi dute gaur gauean Donostiako Alde Zaharra, eta Udaltzaingoak Salamanca, Berria eta Leizaola pasealekuak itxi behar izan ditu.
IKER GOMEZ / EITB.COM
Olatuek kalte handiak eta uholdeak eragin dituzte gaur gauean Donostiako Alde Zaharrean, eta, horrenbestez, Udaltzaingoak Salamanca, Berria eta Leizaola pasealekuak itxi behar izan ditu.
Lau metroko olatuak Salamanca pasealekuan sartu dira, eta gertuko hainbat kaletara heldu dira.
Bizkaian, denboraleak hainbat arazo sortu ditu Bermeon eta Elantxoben, besteak beste. Bermeon, hainbat taberna hustu behar izan dituzte, eta Elantxoben, arraun kluba urpean geratu da.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea