Gizartea -

Gertakaria

Apaizez mozorrotu da Schumacherren ospitalean sartzeko asmoarekin

Grenoblen ospitaleratuta dagoen pilotu ohiaren familiak, gertaeraren ostean, bere pribatutasuna errespetatuta izan dezan eskatu du. Kazetari bat izan da sartzen saiatu dena.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kazetari bat apaizez mozorrotu da Michael Schumacherren ospitalean sartzen saiatzeko. Grenobleko ospitale batean dago pilotu ohia, igandetik. Gertaeraren ostean, familiak bere pribatutasuna errespetatuta izan dezan eskatu du. Egoera kritikoan dago Schumacher, eski istripu larri bat jasan ondoren, nahiz eta azken orduetan bere egoerak apur bat hobera egin duen.

Sabine Kehmek, munduko txapelketa zazpi aldiz irabazi zuenaren ordezkariak, berriro eskatu die hedabideei tartea zaintzea, eta, halaber, esan du baliteke sartzen ahalegindu denari salaketa jartzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea