Gizartea -

Adierazpen instituzionala

Nafarroako Parlamentuak abortoaren legearen erreforma errefusatu du

Bozeramaileen Batzordeak uste du erreformarako aurreproiektua "atzerakoia" dela eta emakumeen eskubideak "larri" urratzen dituela.

Abortoaren legearen aurkako manifestazioa. Argazkia: EiTB
Abortoaren legearen aurkako manifestazioa. Argazkia: EiTB
Abortoaren legearen aurkako manifestazioa. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Parlamentuko Bozeramaileen Batzordeak Abortoaren Legearen erreformarako aurreproeiktua "irmotasunez" errefusatzen duen adierazpen instituzionala onartu du, astelehen honetan; izan ere, "atzerakoia" dela eta emakumeen eskubideak "larri" urratzen dituela uste du.

Bildu, Aralar-NaBai eta Izquierda-Ezkerra taldeek aurkeztutako testuekin sortu dute adierazpena eta alderdi horien eta PSNren babesarekin onartu dute. UPNk eta PPk, berriz, aurka bozkatu dute. Bilatu gabeko haurdunaldiak ekiditeko lan egiteko atalak bakarrik izan du talde guztien babesa.

Adierazpen horrekin, Parlamentuak emakumeen ugalketa eskubidea onartzeko konpromisoa eta emakumeen erabakia haurdunaldia eteteko oinarrizko zergatia dela onartzen dute. Horrez gain, aukeratzeko eskubidea izatea bermatzeko, emakumeei babes legala eta osasun eta gizarte estaldura ematea eskatu diote Nafarroako Gobernuari.

Gainera, Parlamentuak abortoak osasun sistema publikoan egitearen alde egin du eta horretarako osasun saileko langileen kontzientzia-eragozpena erregulatu beharko litzatekeela eta zerbitzu hori eskaintzeko lantalde profesioanalak bildu beharko liratekeela onartu dute.

Nafarroako Parlamentuak emakumeen "oinarrizko" eskubide horien aldeko erreforma baten alde egin du eta gizarteari Alderdi Popularraren erreformaren salaketa egiteko eskatu dio.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Abortua Albisteak gaur