Gizartea -
Hitzarmena
Bilboko metroko hirugarren linea 2016. urtean jarriko dute martxan
Bilboko metroko hirugarren linea eraikitzeko hitzarmena sinatu dute gaur Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak.
Erredakzioa
Bilboko metroko hirugarren linea eraikitzeko hitzarmena sinatu dute gaur Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak. 2016. urtean martxan izango da, 279 milioi euroko inbertsioa egin ondoren.
Metroko hirugarren linea Etxebarri eta Matiko artekoa izango da. Hitzarmena Zurbaranbarrin sinatu dute. Jaurlaritzatik Ricardo Gatzagaetxebarria eta Ana Oregi Ogasuneta Ingurugiro sailburuak izan dira, hurrenez hurren, eta Foru Aldunditik Jose Luis Bilbao ahaldun nagusia. Horrez gain, ekitaldian Iñaki Azkuna eta Loren Oliva Bilbo eta Etxebarriko alkateek parte hartu dute.
Metroaren hirugarren linea gauzatzeko lanekin Jaurlaritzaren eta Aldundiaren “konpromezua” goraipatu dute Bilbaok eta Oregik. Gaur sinatu duten akordioak “behin betiko bultzada” emango dio metroaren luzapenari, erakundeetako ordezkarien iritziz.
Hirugarren linea egiteko lanak nahi baino beranduago hasiko dituzte, azken urteetan izandako arazo ekonomikoak direla eta. Guztira, 30,8 milioi euro jarriko dituzte Jaurlaritzak eta Aldundiak 2013. urtean; datorrenean, 42 milioi euro, 2015ean beste 45 milioi eta 2016. urtean 43 milioi euro bideratuko dituzte. Urte horretan, hirugarren linea martxan jarriko dute.