Gizartea -

Abortuaren Legea

Gallardon: 'Malformazio larriak dituen umea izango nuke, dudarik gabe'

Abortuaren Legea Gobernuak egin duen araurik “aurrerakoiena” dela azpimarratu du Gallardonek. Horrez gain, Europako hainbat herrietara zabalduko dutela adierazi du.

Gallardon Justizia ministroa. EFE.
Gallardon Justizia ministroa. EFE.
Gallardon Justizia ministroa. EFE.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

“Zalantzarik gabe”, malformazio larriak dauzkan umea izango lukeela adierazi du gaur Alberto Ruiz-Gallardon Justizia ministroak.

ABC egunkariari eskainitako elkarrizketan, Abortuaren Legea Gobernuak egin duen araurik “aurrerakoiena” dela azpimarratu du Gallardonek. Horrez gain, Europako hainbat herrietara zabalduko dutela adierazi du.

Hala ere, Legearen zenbait puntu hobetu daitezkeela onartu du ministroak. Hori bai, arauaren oinarriei ez diela uko egingo azpimarratu du.

“Ez dut uste lege honen moduko eraldatze bikainik egin ahal izango dutenik: ez Metroan, ez tunelak egiten, ez gainerako erreformetan...”, esan du ministroak.

PPko diputatuei nahi dutena bozkatzeko askatasuna emateari buruz galdetuta, Gallardonek esan du alderdiko kide guztiek “kontratua bete egin behar dutela”. “Hauteskunde programa onartu zuten unetik, abortuaren legea erreformatu behar zela onartu zuten ere”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea