Gizartea -
Eusko Legebiltzarra
Gurutzetako ospitalean bular esne banku bat sortzea proposatu dute
Orain sei urte bankua osatzea adostu zuten Gasteizko Ganberan, baina ezin izan dute egin Gurutzetan lekurik ez zegoelako. Ospitaleko handitze lanek ekimena bideragarri egiten dute orain.
Erredakzioa
Gurutzetako ospitalean esne bankua eratzea onartu du gaur Eusko Legebiltzarrak, ETBk jakitera eman duenez. Haur goiztiarrentzat, edota amaren bularra hartu ezin duten jaioberriei emateko erabiliko da.
Orain sei urte bankua osatzea adostu zuten Gasteizko Ganberan, baina Gurutzetan lekurik ez zegoela eta, ezin izan dute egin. Akordio hori berreskuratu dute gaur, eta ospitaleko handitze lanek ekimena bideragarri egiten dute orain.
Oposizioko talde guztiek aho batez eskatu diote Jaurlaritzari bular esne banku bat sortu dezala. Munduko Osasun Erakundearen arabera, behar baino lehen jaiotako haurrentzako egokiena dela gogorarazi dute.
Europan, orain mende bat sortu zen Austrian lehen bular esne bankua. Gaur egun 200 bat daude.