Gizartea -

Estatus berria

Lantaldearen bidez herritarrei 'hitza ematea' eskatu du Mintegik

EH Bilduren bozeramailearen esanetan, "aro autonomista agortuta" dago.

Laura Mintegi EH Bilduren bozeramailea Legebiltzarrean. Argazkia: EiTB
Laura Mintegi EH Bilduren bozeramailea Legebiltzarrean.
Mintegi: 'Azken urtean espektatibak zapuztu egin dira'

1:54

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Laura Mintegi EH Bilduk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaileak hizpide hartu du Euskadirentzat estatus politiko-juridiko berria adosteko EAJk proposatutako lantaldea, eta hori "euskal herritarrei hitza emateko" eta "eredu sozio-politiko-ekonomikoa aldatzeko erabiltzea" eskatu du. Izan ere, "aro autonomista agortuta" dagoela iritzi dio.

Gasteizko Ganberan egindako prentsaurreko batean, Mintegik urteko balantzea egin du, eta hauteskundeek gehiengo abertzalea utzi zuten arren, EAJk egonkortasun akordioa PSE-EErekin eta PPrekin sinatu izana deitoratu du.

Legebiltzarkide abertzalearen esanetan, EAJren jarrera "kontraesana" da, sozialistek eta popularrek ez dutelako abiatuko "bide subiranista".

Nolanahi ere, "atzera egiteko" berandu ez dela esan du, eta herritarren erabakitzeko eskubidea kontuan hartzeko deia egin du.

EAJk 'independentzia' hitzarekin egiten duen erabileraren harira, "alderdiak hitz batekin edo bestearekin erosoago egoteko aske" direla esan du, baina jeltzaleek euren boto-emaileei eta herritarrei entzun behar dietela nabarmendu du.

Horren ildotik, euskal herritarrek "aro autonomista agortuta" dagoela uste dutela eta "euskal abizena duen bide propioa" abiatu behar dela esan dio EAJri.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea