Gizartea -

Eraldaketa urbanistikoa

Bilboren oraina eta geroa, argazkitan, eitb.com-en eskutik

Azken hamarkadetan Bizkaiko hiriburua zelan aldatu den egiaztatu ahalko dute erabiltzaileek: Guggenheim Museoa, Abandoibarra, Alondegia, Bilboko aireportua...

Erabiltzaileak Abandoibarraren iragana eta oraina ikus dezake, gezitxoa mugituta. EiTB
Abandoibarra, lehen eta orain
Erabiltzaileak Abandoibarraren iragana eta oraina ikus dezake, gezitxoa mugituta. EiTB

Eider Garaikoetxea | eitb.com

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azken urteetan gehien aldatu den euskal hiriburua da Bilbo, ezbairik gabe. 90ko hamarkadan garabiak zeuden tokian, munduko arkitekto ezagunek ideiatutako eraikin modernoak daude. Behinola eraikitakoek berriak bailiran egiten dute distira, zaharberritze luzeen ostean. Abandoibarra eta Guggenheim Museoa dira Bilboko 'iraultza' urbanistiko horren izar. Hain justu, Bilboko eraldaketa infografia ikusgarri batekin erakustea izan du asmo eitb.com-ek.

Bilboko Udalak babestutako multimedia lanak leku bakoitzeko bina argazkiz ikustarazten du eraldaketa: aldaketen aurretik zuen itxura (kasu gehienetan, XX. mendean ateratako argazkiekin) eta gaur egungoa.

Bilboko mapa interaktiboan ageri diren puntuetan sakatu besterik ez du erabiltzaileak irudiok ikusteko. Argazkion erdialdean dauden geziak alde batera edo bestera mugituta, berriz, lehengo eta oraingoa begizta dezake oso-osorik.

Hauexek dira Bilboko eraldaketa erakusten duten toki edo eraikinak: Bilboko erakustazoka (oraingo BEC), San Mames zahar eta berria, Sabino Aranako sarbidea eta sarbide berria, Ametzola auzoa, Cantalojas zubia, Marzana eta Mesedeetako kaiak, Erriberako merkatua, Areatza, Campos Eliseos antzokia, Bilboko Alondegia, Zabalgunea, Uribitarte, Guggenheim Museoa, Iberdrola dorrea, Abandoibarrako erribera eta zabalgunea, Deustuko zubia eta Bilboko aireportua.

Erakundeek utzitako argazki bilduma honek lehengo eta oraingo Bilbo gertutik ikusteko eta gozatzeko aukera ematen dute. Egingo, beraz, osteratxoa eitb.com-en?

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo berriak Euskal hiriburuak Zer gertatu da Bizkaian? Gizartea Gaurko azken ordukoa Historia Argazkiak 2023 Argazkigintza garaikidea