Gizartea -

El Mundoren arabera

23 urteko kartzela zigorra jaso dezake Urdangarinek

Palmako dukeari sei arau-hauste penal leporatuko dizkio fiskalak eta 3,5 milioi euroko isuna ordaindu beharko du, El Mundo egunkariaren arabera.

23 urteko zigorra jaso dezake Palmako dukeak.
23 urteko zigorra jaso dezake Palmako dukeak.
23 urteko zigorra jaso dezake Palmako dukeak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

El Mundok esan duenez, Korrupzioaren aurkako Fiskaltzak 23 urteko kartzela zigorra ezarriko dio Iñaki Urdangarini, sei arau-hauste penalengatik. Ahozko epaiketa zabaltzeko eskatuz aurkeztuko duen idatzian azalduko omen du hori. Palmako dukearen kide Diego Torresi bost delitu leporatuko dizkio Fiskaltzak, eta 19 urteko kartzela zigorra jaso dezake. Gainera, biei 3,5 milioi euroko isuna ordaintzeko eskatuko die.

Estatuko fiskal nagusiak iragarri zuen moduan, ez du Cristina infantarentzat zigorrik eskatuko, baina ez du argitu Torresen emazte Ana Tejeiro kargugabetuko ote duen edo ez.

Korrupzioaren aurkako Fiskaltzako Pedro Horrach epaileak sei arau-hauste penal leporatuko dizkio Urdangarini: prebarikazioa, bidegabeko erabiltzea, faltsutasuna, iruzurra eta bi arau-hauste fiskal. Torresi, aldiz, prebarikazioa, bidegabeko erabiltzea, faltsutasuna, iruzurra eta arau-hauste fiskal bat egotzi dizkio Horrachek.

Dirua zuritzeagatik ez dute zigorrik jasoko, 2004 eta 2008 bitartean ez baitzegoen ongi zehaztuta nola zigortu delitu hori.

Urdangarinek, gehienez, 23 urteko kartzela zigorra jasoko luke. Ogasun Publikoaren aurkako bi delitu egotziko lizkioke fiskalak, 2007an eta 2008an Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan 120.000 euroko kuota gainditzeagatik.

Bestalde, Diego Torresek 19 urteko kartzela zigorra jaso dezake, 2007an delitu fiskalak zigortzen dituen Kode Penaleko 305 artikulua hausteagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Urdangarin auzia