Gizartea -
Hautagai arrakastatsuena
Bilboko Aste Nagusia, Espainiako Kultura Ondare Ukiezinen Altxor
Bizkaiko hiriburuko hautagaitzak 14.027 boto eskuratu ditu, Leongo Filandonen (12.687) eta Donejakue Bidearen (11.893) aurretik. Txistuak (4.962) eta sanferminak (4.159) 13. eta 14. geratu dira.
Erredakzioa
Bilboko Aste Nagusia (abuztuaren 15tik 23ra ospatuko dute aurten) lortu du boto gehien Espainiako Kultura Ondare Ukiezinen Altxor izateko botaketan. Askoz boto gutxiago lortu dituzte txistuak (4.962 boto), sanferminek (4.159 boto) eta Donostiako danborradak (772 boto), 13., 14. eta 32. postuetan geratu direlarik hurrenez hurren.
Ekimena Bureau Internacional de Capitales Culturales elkarteak garatu du; hau da, Espainiako ondare kultural ukiezina bultzatu, heldatu, sentikortu eta gordetzeko asmoz sortu den elkarteak. Guztira, 152.911 boto eman dira Espainiako probintzia eta hirietatik, baina kanpoan bizi diren hiritar espainiarrek ere bozkatu dute.
Bozketan aurreneko postuak lortu ez dituzten arren, Bergako Patuma eta Elxgo Misterioa ere Espainiako Ondare Kultural Ukiezinaren Altxorraren parte dira; izan ere, Unescok Ondare Kultural Ukiezina izendatu ditu.
Xavier Tudelak, Nazioarteko Hiriburu Kulturalen Bureau elkarteko zuzendariak, Espainiako Ondare Kultural Ukiezinaren 10 Altxorren hautaketak "ondare zabal eta aberatsa hobeto ezagutzea baimendu" duela adierazi du.
Bestetik, bere esker onak adierazi ditu "bere hautagaitza aurkeztu duten erakunde, elkarte eta pertsona guztiei, hautaketan parte hartu duten milaka hiritarreri, bozketaren dinamizazioan parte hartu duten erakunde eta elkarteei" eta azkenik, komunikabideei, "kanpainari estaldura handia egiteagatik. Denon artean ondare inmaterialari balio berria jarri diogu".
Unescoren ondare ukiezina babesteko Hitzarmenaren arabera, honakoa da kultura ondare ukiezinaren definizioa: komunitateek, giza-taldeek edo gizakiek kultura ondaretzat hartzen dituzten erabilerak, irudikapenak, adierazpenak, ezagutzak eta teknikak. Ezaugarri nagusiak hauek izango lirateke: belaunaldiz belaunaldi transmititzen da; giza-taldeek eta komunitateek etengabe islatzen dute testuinguruaren, naturaren eta historiaren arabera; komunitateei eta giza-taldeei nortasun eta jarraikortasun sentimendua eragiten die; kultur aniztasuna eta gizakiaren sormena sustatzen du: nazioarteko giza eskubideen tresnekin bateragarria da; eta komunitateen, giza-taldeen, gizakien eta garapen iraunkorraren errespetua betetzen du.
Espainiako 10 Kultura Ondare Ukiezin izateko hautagaien sailkapena:
1) Bilboko Aste Nagusia: 14.027 boto2) Leongo Filandon: 12.6873) Donejakue Bidea: 11.8934) Algemesiko (Valentzia) Osasunaren Birjinaren prozesioa: 10.3275) Terueleko amoranteen kondaira: 9.7716) Valentziako Fallak: 8.7987) Zaragozako Pilar Birjinaren tradizioa: 8.4898) Jaengo Malenaren Sugandilaren kondaira: 8.1179) Cadizeko inauteriak: 7.10410) Sevillako Flamenkoaren biurtekoa: 6.881...13) Euskal Herriko txistua: 4.96214) Iruñeko sanferminak: 4.159...32) Donostiako danborrada: 772...