Gizartea -

Epaia

Ortega Cano espetxera joango da, Carlos Parra hil zen istripuagatik

Jose Ortega Cano torero ohiari ezarritako bi urte eta erdiko kartzela zigorra berretsi du gaur Sevillako Auzitegiak, 2011ko maiatzaren 28an eragin zuen auto istripu larria dela eta.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sevillako Auzitegiak berretsi egin du epaileak, zuhurtziagabekeriaz egindako homizidioa eta modu arriskutsuan gidatzea egotzita, Jose Ortega Cano torero ohiari ezarri zion bi urte eta erdiko kartzela zigorra, 2011ko maiatzaren 28an eragin zuen auto istripu larria dela eta. Ortega Canok gidatzen zuen ibilgailuak aurrez aurre jo zuen beste bat, eta, ondorioz, beste gidaria (Carlos Parra) hil zen.

Aipatutako kartzela-zigorraz gain, 120.000 euroko kalte-ordaina eman beharko dio biktimaren alargunari eta 38.000 eurokoa haren bi seme-alabei.

Ortega Canoren abokatuek epaiaren kontrako helegitea jarri zuten Sevillako Auzitegian, baina gaur epaileek berretsi egin dute zigorra.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak gaur