Gizartea -

Desagerpena

Anbereseko ibaian Hodei Egiluz bilatzeari ekin diote berriz

Mota honetan bilaketetarako txakur espezializatu baten laguntza dute oraingoan.

Hodei Egiluzen bilaketa lanak berriro hasi dira, Eskalda ibaian

1:09

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hodei Egiluz gazte bizkaitarra Anberes (Belgika) hiriko Eskalda ibaiaren urtetan bilatzeari ekin diote berriz ostegun honetan, Fiskaltzak jakitera eman duenez.

Urriaren 18an desagertu zen 23 urteko gaztea, eta aurretik ere ibaian bilatu izan dute Egiluz. Oraingoan, ordea, mota honetako bilaketetan espezializatua den txakur baten laguntza dute.

Agintarien ustez, zantzu nahikoa dago Hodei ''ekintza kriminal baten biktima'' izan zela eta ''bere kabuz'' desagertu ez zela ondorioztatzeko, Fiskaltzak hainbatetan adierazi duenez.

Belgikako Poliziak bost lagun atxilotu ditu, auziarekin zerikusia dutelakoan. Guztiek zuten aldean gaztearen objektu pertsonalen bat (sakelako telefonoa edo diru-zorroa, tartean). Edonola ere, Poliziak ez du xehetasun gehiago eman nahi izan, auzia sekretupean baitago.

Atxilotutako bost lagun horien artean, gutxienez pertsona bat utzi dute aske, Gazet van Antwerpen tokiko egunkariak kaleratu zuenez. 45 urteko emakumea litzateke askatutako laguna. Egiluzen sakelako telefonoa soinean izateagatik atxilotu zuten baina, emakumeak azaldu duenez, telefonoa erosi egin zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Galdakao bideoak Belgika Hodei Egiluz albisteak Desagertutako pertsonak Ibaiak