Gizartea -
Ustelkeria
Matas zigortu dute bere emaztearen kontratazioa exijitzeagatik
Balear Uharteetako presidente ohia sobornatzearen delitu batean erori zen, bere emazteak lanik egin gabe Mallorcako ostalari batek 42.000 ematea lortu ahal izateko bere karguaz baliatu zenean.
Erredakzioa
Jaume Matas Balear Uharteetako presidente ohia zigortu dute bere emaztearen kontratazioa exijitzeagatik. Izan ere, Matasek 42.111 euro jaso zituen kontratazio horren ondorioz, nahiz eta emazteak, Maite Arealek, lanik ez zuen egin.
Jaume Matasentzat ustelkeriak eragindako bigarren zigorra da; udan influentzia-trafikoengatik izan zen zigortuta, kazetari bati diskurtsoak idaztearren diru publikoaz ordaintzen zizkiola frogatutzat eman baitzuten. 9 hilabeteko zigorraldia ezarri zioten.
Epaia irakurri dutenean, epaimahaiaren bozeramaileak iragarri du frogatutzat jo dutela Arealek jasotako ordainketak (hilabeteko 3.000 eurokoak) prebendak besterik ez zirela, eta ez soldata bat. Diru horri etekina atera ahal izan zion Matasek, presidentearen kargua bere esku zegoela kontuan izanik.