Gizartea -

Kasua zabalik dago

Jose Cousoren familiak AEBko agintariak ikertzeko eskatu du

Kameralari galiziarraren heriotzaren ikerketan ez kooperatzeagatik estalketa delitu bat leporatu diete agintari estatubatuarrei.

Jose Couso kameralari galiziarra 2003an hil zuten Iraken. EiTB
Jose Couso kameralari galiziarra 2003an hil zuten Iraken. EiTB
Jose Couso kameralari galiziarra 2003an hil zuten Iraken. EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Couso kasuko akusazioak AEBko agintariak ikertzeko eskatu du gaur Auzitegi Nazionalean. 2003an Iraken hil zen kameralari galiziarraren heriotzaren ikerketan Espainiako justiziarekin ez kooperatzeagatik, estalketa delitu bat leporatu diete.

Leopoldo Torres eta Enrique de Santiago epaileek Auzitegi Nazionaleko Instrukzioko Epaitegi Zentralean egin dute eskaera. Izan ere, agintari estatubatuarrek uko egin zioten Santiago Pedraz instrukzio epailearekin elkarlanean aritzeari.

Torresek adierazpen batean azaldu duenez, "prozesua gelditzea Espainiako justiziarenganako iraina da, eta delituaren biktimak babesik gabe uzten ditu. Horien justiziaren babesa jasotzeko oinarrizko eskubidea gezurtatzen du, eta krimenaren egileak zigorrik gabe uzten ditu".

Duela hamar urte gertatu zen ezbeharra, eta oraindik kasuak zabalik jarraitzen du. Pasatu den otsailean, ministerio fiskalak eginiko behin-behineko artxiboen eskaeraren harira, Santiago Pedraz epaileak Couso familiaren abokatuek aurkeztutako eginbide berriak onartu zituen.

Aurkeztutako eginbideen artean, auzipetuta dauden militarrak estraditatzeko eta Espainiako auzitegietara ekartzeko identifikatzea eta atxilotzea eskatzen dio akusazioak Interpoli. Halaber, Adrienne Kinne sarjentu estatubatuarrari ikertzen den momentuko aitorpenak hartzea ere eskatu dute abokatuak.

Egun, Jose Cousoren heriotzarekin lotuta dauden hiru militar auzipetuta eta bilatzeko eta atxilotzeko agindupean daude.

2003ko apirilaren 8an hil zen Couso. Irakeko gerraren berri ematen zuten hainbat kazetarirekin batera, Bagdadeko Palestina hotelean zegoen kameralaria. Bertatik irudi batzuk hartzen ari zela, tiroz jo zuten.

Beste bi kazetari zendu ziren eraso berdinean, baina momentuz, ez dute inor epaitu hilketa horiengatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ameriketako Estatu Batuak bideoak