Gizartea -

Giza eskubideak

CEAR errefuxiatuei laguntzeko batzordea, aurtengo Rene Cassin saria

Lehendakariak emango die sari hori CEAR-eko ordezkariei abenduaren 10ean, Giza Eskubideen Nazioarteko Egunean, Lehendakaritzan egingo den ekitaldi batean.

Errefuxiatuen Laguntzarako Euskadiko Batzordea saritu du Jaurlaritzak

0:56

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusiak ematen du Giza Eskubideen Rene Cassin saria, Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzaren bitartez, eta aurten sari hori CEAR–Errefuxiatuei Laguntzeko Euskadiko Batzordeak jasoko du.

Oraingoan epaimahaiak erakunde horrek 20 urte inguruko ibilbidean egindako merituak aitortu nahi izan ditu, baita errefuxiatu eta emigranteen eskubideak defendatzen eta sustatzen erakutsi duen inplikazioa eta euskal gizartean kulturarteko elkarbizitza izatearen alde egindako lana eta gizarte pedagogia ere.

René Cassin saria Eusko Jaurlaritzak sortu zuen jendaurrean aitortzeko eta nabarmentzeko pertsonek eta elkarteek giza eskubideen arloan egin duten lan esanguratsua. Sariak René Cassin-i zor dio izena: René Cassin Baionan jaio zen 1887an; Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren sustatzaile nagusia izan zen; eta Bakearen Nobel saria jaso zuen 1968an.

Iñigo Urkullu lehendakariak emango die sari hori CEAR-eko ordezkariei abenduaren 10ean, Giza Eskubideen Egunean, Lehendakaritzan egingo den ekitaldi batean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea