Gizartea -

Diputatuen Kongresua

PSOEk Wert gaitzestea eskatu du, hezkuntza 'arantzaz bete' duelako

Hezkuntzaren erreforma eta Erasmus beken kudeaketa kritikatu dituzte sozialistek. "Marrazek gure seme-alaben etorkizuna eta itxaropenak mozten dituzte", gaineratu dute.

Jose Ignacio Wert Senatuan, hezkuntzaren erreforma onartu zenean. Artxiboko irudia: EFE
Jose Ignacio Wert Senatuan, hezkuntzaren erreforma onartu zenean. Artxiboko irudia: EFE
Jose Ignacio Wert Senatuan, hezkuntzaren erreforma onartu zenean. Artxiboko irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Ignacio Wert Hezkuntza ministroa gaitzestea eskatu du gaur PSOEk Kongresuan, gure hezkuntza sistema "arantzaz bete" duelako.

Guillermo Meijon bozeramaile sozialistak Wert gogor kritikatu du, nahiz eta ministroa Kongresuan ez egon. Ministerioaren ekintzaren aurkako premiazko interpelazioa aurkeztu zuen PSOEk, eta mozioa gaur defendatu dute sozialistek.

Hezkuntzaren erreforma eta Erasmus beken kudeaketa kritikatu ditu Meijonek. Era berean, kulturan egindako "murrizketak" kritikatu ditu. Hezkuntza aukeren berdintasunarekin amaitzeko hartutako neurriak "ezmoralenak" izan dira, Meijonen hitzetan.

Meijonen ahotan, "gure hezkuntza sistema arantzaz bete du" ministroak. "Marrazek gure seme-alaben etorkizuna eta itxaropenak mozten dituzte", erantsi du.

Wert gaitzesteko eskakizuna, PSOEk egindako bigarrena, ostegun honetan bozkatuko dute, eta ez da aurrera aterako PPk gehiengo absolutua duelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea