Gizartea -

Orain hilabete desagertu zen

Hodei Egiluz auziaren ikerketan aurrera egitea eskatuko du Galdakaok

Elkarretaratzea dago deituta gaurko, 19:00etan. Horrez gain, Galdakaoko alkatea Anberesen da, familiarekin egoteko eta bere homologoarekin biltzeko.

Orain hilabete desagertu zen Hodei Egiluz Galdakaoko gaztea.
Hodei Egiluz
Hilabete da Hodei Egiluz desagertu zenetik

1:25

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Astearte honetan elkarretaratzea izango da Galdakaoko udaletxearen aurrean Hodei Egiluz auziaren ikerketan aurrera egitea eskatzeko eta familiari elkartasuna erakusteko. Urriaren 18tik 19ra doan gauean desagertu zen Egiluz, Anberesen, eta ordudanik ez dute haren berri izan.

Elkarretaratzea 19:00etan hasiko da: 10 minutuz isilik egongo dira bertaratuek.

Horrez gain, Ibon Uribe Galdakaoko alkatea Anberesen da Hodeiren familiarekin egoteko eta Bard De Wever hiriko alkatearekin biltzeko.

Azaroaren 8an hasi ziren Egiluzen gorpua Escalda ibaiko kaietan eta inguruetan bilatzen. Horrez gain, bost lagun atxilotu dituzte desagertzearekin zerikusia izan dezaketelakoan. Izan ere, gaztearen sakelakoa eta kreditu-txartela zituzten atxilotutakoek.

Belgikako ikerlarien ustez, Egiluzi eraso egin zioten lapurreta egiteko eta ekintza kriminal baten biktima izan zen.

Gazte bizkaitarra urriaren 18an desagertu zen, Anberesen. Gau horretan, lagun batzuekin afaldu zuen, eta, 02:00etan, etxera abiatu zen. Harrezkero ez dute ikasle-truke batean parte hartzen ari zen informatika-ingeniariaren berririk.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea