Gizartea -

Ikerkuntza

Adingabe batek minbizia 5 minututan atzematen duen sentsorea asmatu du

Hamasei urteko mutil estatubatuarrak garatu duen paperezko sentsoreak hiru minbizi mota desberdin atzeman ditzake gaixotasunaren fase goiztiarrenetan.

Jack Andraka, sistema berriaren asmatzailea. EFE
Jack Andraka
Jack Andraka, sistema berriaren asmatzailea. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jack Andraka hamasei urteko ikasle estatubatuarrak minbizia bost minututan atzeman dezakeen sentsore bat asmatu du.

Asmakizunak paperezko sentsore bat dauka, eta pankreako, obarioko edota biriketako minbizia hauteman ditzake. Egun erabiltzen diren metodoak baino 26 mila aldiz merkeagoa, 168 aldiz azkarragoa eta 400 aldiz sentikorragoa da, eta ez da inbaditzailea.

Jack Andrakak 13 urte zituen senide bat minbiziaz hil zitzaionean. Gertakari horren ostean, gaixotasunari buruz ikertzen hasi zen Internet bidez. Hiru urte geroago, minbizia atzemateko modu "azkar, sinple eta eraginkorra" topatu du.

"Minbizia duten pertsonen odolean dauden milaka proteinetako bat, mesotelina, hautematen du. Honela, gaixotasuna fase goiztiarrenetan antzeman daiteke, gaixoak bizirauteko % 100eko aukerak dituenean", azaldu du Andrakak.

"Antigorputzak aldatuta, asmakizun berberak proteina desberdinak erabili ditzake Alzheimerra, beste minbizi mota batzuk edota GIB giza immunoeskasiaren birusa atzemateko", gehitu du asmatzaileak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea