Gizartea -

Katalunia

Epaileak "argí" ikusten du Mossoen erruduntasuna Ravaleko kasuan

Epailearen ustez nabarmena da zortzi Mossoen parte-hartzea Juan Andres Benitezen hilketan, eta hamabost egunean behin epaitegian agertu behar direla agindu du.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ravaleko kasua ikertzen ari den epaileak "oso argi" ikusten du zortzi Mossoen parte-hartzea Juan Andres Benitezen hilketan, zuzeneko egile edo laguntzaile bezala.

Autoak adierazten duenaren arabera, susmagarria atxilotzeko teknikaz aparte, ukalbikadak, kolpeak eta ostikadak ere jaso zituen enpresariak. Epaileak arrazoitu du, bizitzaren kontrako kriminalitate zantzuak daudela, nahiz eta galdeketa prosezuan argi ez geratu.

Mossoek astero epailearen aurrean agertu behar izatea eskatu zuten Fiskaliak eta akusazioak. Defentsa eskaeraren kontrako jarrera hartu zuen, eta azkenean magistratuak hamabost egunean behin agertzeko agindu du. Epaileares ustez, neurria beharrezko da, nahiz eta, ihesaldi arriskurik ez egon. Era horretan, akusatuak momentu oro egongo dira auzitegiaren menpe, eta euren presentzia ziurtatuko da.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea