Gizartea -
NBEren azterketa
Frankismoko biktimak bilatzen jarraitzeko eskatu dio NBEk Espainiari
Desagertze Behartuen batzordeak ezagutzera eman du Espainiari buruz egindako azterketaren emaitza. Erakundeak adierazi du desagerketa delitua ez dela preskribatzen biktimak topatu arte.
Desagertze Behartuen batzordeak legearen betekizuna eskatu dio Espainiako Gobernuari; eta adierazi du desagerketa delitua bakarrik preskribatzen dela "biktima bizirik agertzen denean, gorpua aurkitzen denean edo bere identitatea bueltatzen zaionean".
Horrez gain, ikerketak gelditzen dituen oztopoak gainditzeko neurriak ipintzeko eskatu dio Espainiari, batez ere, amnistia legeari dagokionean. "Amnistia bakea ekartzen duen legea da, eta hogeita hamar urte geroago ezin da oztopo bat izan justiziarako", adierazi du Alvaro Garce batzordeko adituak.
Legelariak 2010ean Desagertze Behartuen Nazioarteko Batzarrak Espainiari egindako azterketaren emaitza aukeztu du.
NBEko dokumentuan ustezko errudunak epaitzearen eta zigortzearen garrantzia azpimarratzen da. Bestalde, desagertutako pertsonak bilatzeko beharrezko baliabide ekonomiko, tekniko eta pertsonal guztiak ipintzeko gomendatzen dio Espainiari.
Eremu horretan, berariazko organo bat sortzeko aukera kontuan hartzeko eskatu dio. Hala nola, gizarte eskubideen urraketak aztertzen dituen aparteko aditu talde baten sorrera.
Aurrerapenak agertzeko urte beteko epea eman dio batzordeak Espainiari.