Gizartea -

Parot doktrinaren amaiera

Garcia Ribado, 74 bortxaketaren egilea, kartzelatik atera dute

Garcia Ribado "atariko bortxatzailea" ezizenarekin ezaguna da, eta, 1996an, 1.721 urteko kartzela zigorra ezarri zioten 74 bortxaketa, sei sexu-eraso eta hainbat lapurreta egiteagatik.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pablo Garcia Ribado "atariko bortxatzailea" atzo atera zen Herrera de la Manchako kartzelatik, Madrilgo Probintzia Auzitegiak Parot doktrinaren baliogabetzearen harira, hura aske uztea erabaki ostean.

Kartzelako iturriek azaldu dutenez, atzo jaso zuten Garcia Ribado aske uzteko agindua eta arratsaldeko lehen orduan atera zen kartzelatik.

1996an, Garcia Rbadori 1.721 urteko kartzela zigorra ezarri zioten 74 bortxaketa, sei sexu-eraso eta hainbat lapurreta egiteagatik.

2010eko martxoaren 5ean Madrilgo Probintzia Auzitegiko seigarren sekzioak 'Parot doktrina' aplikatu zion Garcia Ribadori, eta 2023ko urriaren 4ra arte luzatu zion zigorra; izan ere, berez 2010eko apirilaren 23an kalean behar zuen.

Giza Eskubideen Europako Auzitegiak 'Parot doktrina' baliogabetu ostean, eta, zigorraren kitapenak berriz kalkulatuta, 2010eko apirilaren 13an kalean behar zuen.

Madrilgo Probintzia Auzitegiaren arabera, Garcia Ribadok zegokion zigorra bete du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea