Gizartea -
Zaborrak
Erraustegiaren akordioak 'zalantzak' dituela esan du EAJk
Bestalde, 8,1 milioi euroko "eralketa" salatu du PSEk; izan ere, Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa partzuergoak (GHK) ez du Zubietako erraustegia egingo.
Erredakzioa
Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa (GHK) eta Gipuzkoa CGR enpresaren arteko akordioaren "itzalguneak eta zalantzak" argitzea eskatu du Gipuzkoako EAJk. Zubietako erraustegia egiteko kontratua bertan behera utzi dute.
GHKk "iragan legealdian egindako kontratuen, prozedura administratiboen eta akordioen baliogabetasuna defendatu ditu", baina "hala balitz kalte-ordainik ez lukete ordaindu behar", EAJk agiri batean azaldu duenez.
"Erraustegia ez eraikitzeko Bilduk hartutako erabakia defendatzeko argudiorik gabe geratzen ari dira", EAJren hitzetan. Horrela, GHKk "milioi askoko kalte-ordaina pagatzea adostu du, egingo ez den gauza baten truke", erantsi dute jeltzaleek.
PSE
Bestalde, 8,1 milioi euroko "eralketa" salatu du Denis Itxaso PSEko Ingurugiro idazkariak; izan ere, Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa partzuergoak (GHK) ez du Zubietako erraustegia egingo.
"Legez kontrako erabaki politikoa, eskandalu ekonomikoa eta ingurugiroa arriskuan" jartzen duela uste du Itxasok.
"Agertoki okerrena" bete da, ordezkari sozialistaren ahotan. Itxaroren arabera, "gipuzkoarrek ordaintzen ditugun zabor zergak Bilduren askatasuna enpresei erosteko erabili dituzte, horrela Hondakinen Kudeaketarako Plana bazterrean utzi eta lurraldea zigortu dute".
PP
"Ezeren truke ordaintzeko gipuzkoarrei patrikatik dirua kentzen ari zaie", Juan Carlos Cano PPko batzarkideak salatu duenez, "azpiegitura egin behar zuen bati kalte-ordaina ordaintzeko".
"Horrela, orain baliabide gutxiago ditugu, ez dugu azpiegiturarik eta arazo bera dugu. Zertan irabazi dute gipuzkoarrek?", galdetu du PPko bozeramaileak.