Gizartea -

Cabacas auzia

Cabacasen familiak Buen, Varela eta 'Ugarteko' inputatzeko eskatu du

Familiaren abokatuak helegitea aurkeztu du, izan ere, Cabacasen familiaren eta abokatuaren ustez lau ertzainen inputazioak ez dira nahikoa.

Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB
Lau inputazioak ez dira nahikoa Cabacasen familiarentzat

1:38

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jone Goirizelaia Iñigo Cabacasen familiaren abokatuak Jose Antonio Varela Ertzaintzako zuzendari ohia, Miguel Buen Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko sailburuordea, eta karga poliziala agindu zuen Ugarteko buruzagia inputatzeko eskatu du.

Goirizelaiak jakinarazi duenez, helegite bat aurkeztu diote Cabacas auziko epaileak lau ertzain inputatzeko hartutako erabakiari. Abokatuaren esanetan, epailea motz geratu da polizia operatiboa antolatu zuten goi arduradunak ez baititu kontuan hartu.

Guztira, lau ertzain inputatu ditu epaileak. Cabacas hil zen lekuan, Maria Diaz de Haro kalean, gomazko pilotak jaurti zituztela aitortu zuten hiru ertzain dira inputatuak, baina ez dira hori onartu zuten bakarrak. Laugarren inputatua tiro egiteko agindua eman zuen ofizialordea da.

Familiaren abokatuaren iritziz, ordea, horien inputazioa ez da nahikoa; izan ere, akusatuen artean ez dago jarraitzaileen kontra kargatzeko agindua eman zuen ertzainburua.

Gertaera horrek garrantzia penala dauka, Goirizelaiaren arabera; izan ere, agindurik ez balitz ez lirateke kale zuloan sartuko, ez lukete tiro egingo eta ez litzateke inor hilko. Familiaren abokatuaren iritziz, agindua eman zuen ertzainburua ez inputatzea onartezina da.

Epaileak pertsona gehiago inputatzeko helburuarekin aurkeztu dute helegitea. Familiaren esanetan, inputatuen artean egon beharko lukete Jose Antonio Varela Ertzaintzako zuzendari ohiak, Miguel Buen Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko sailburuordeak eta polizia operazioa agindu zuenak.

Iñigo Cabacasen gurasoek kasua ahanzturan erortzea salatu dute

Iñigo Cabacasen gurasoek arduradun politikoen jarrera gaitzetsi dute, kasua ahanzturan erori delako, eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak aurretik Herrizaingo Sailak eman zien tratu antzekoa eman dielako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea