Gizartea -

Zaborrak Gipuzkoan

Zubietako erraustegia ez egiteko akordioa itxi du Aldundiak enpresekin

EiTBk jakin duenez, erraustegia egin behar zuten enpresek zortzi milioi euroko kalte-ordaina jasoko dute, Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa partzuergoarekin adostutakoaren arabera.

Erraustegia ez dute egingo. EITB.
Erraustegia ez dute egingo. EITB.
8 milioiko kalte-ordaina adostu dute erraustegia ez eraikitzeagatik

1:59

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zubietako erraustegiaren proiektua bertan behera geratu da, behin betiko, Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa (GHK) partzuergoak eta erraustegia egin behar zuten enpresek akordioa lortu ostean.

EiTBk jakin duenez, zortzi milioi euroko kalte-ordaina adostu dute GHK-k eta enpresek. Hondakinen partzuergoak urrian abiatu zuen erraustegia eraikitzeko kontratua baliogabetzeko prozesua, ingurumen baimena urratzen zuela argudiatuta.

Aldi berean, negoziazioak hasi zituen enpresekin, eta, azkenean, akordioa lortu dute bi aldeek. Ondorioz, enpresek zortzi milioi euro jasoko dute erraustegia ez egiteak eragin dizkien kalteen ordain modura.

Legealdiaren hasieran, Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak bertan behera utzi zituen erraustegiaren eraikuntzarekin lotutako bi kontratu.

Aurreko agintaldian RESA eta IBH ingeniaritza enpresekin sinatutako kontratuak ziren, eta biak baliogabetzeko eskatu zuen GHK-k, zerbitzu juridikoek atzeman zituzten irregulartasunetan oinarrituta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea