Gizartea -

Fiskaltzaren memoria

Calparsoro: 'Ustelkeriaren aurka amaierara arte borroka egingo dut'

"Ustelkeriaren kontra borroka egiteko baliabideak daude, eta ez da saihestezina, baina arriskua badago eta beti egongo da", ziurtatu du EAEko fiskal nagusiak.

Juan Calparsoro Euskadiko fiskal nagusia Legebiltzarrean. Artxiboko irudia: EFE
Juan Calparsoro Euskadiko fiskal nagusia Legebiltzarrean. Artxiboko irudia: EFE
Juan Calparsoro Euskadiko fiskal nagusia Legebiltzarrean. Artxiboko irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ustelkeria "saihestezina ez" dela uste du Juan Calparsoro Euskadiko fiskal nagusiak, eta delitu horien aurka "bukaerara arte, ondorioak edozein izanda" borroka egingo duela argi utzi du.

Eusko Legebiltzarreko batzordean Fiskaltzaren memoria azaldu du gaur Calparsorok.

Ustelkeria delituak ikertzeko lankidetza handiagoa eskatu die fiskal nagusiak administrazioei.

"Ustelkeriaren kontra borroka egiteko baliabideak daude, eta ez da saihestezina, baina arriskua badago eta beti egongo da", ziurtatu du Calparsorok. Kudeaketa publikoaren gardentasuna prebentziorako tresna dela erantsi du.

Zentzu horretan, ustelkeriari aurre egitea "lehentasuna" dela errepikatu du fiskal nagusiak, "eskakizun eta alarma soziala delako". Horregatik, EAEko Fiskaltzak "amaierara arte, ondorioak izanda ere" borroka egingo du, Calparsororen ahotan.

Iaz ustelkeria delituek behera egin zutela onartu du fiskal nagusiak, nahiz eta Euskadin kopuru txikiagoa izan, Valentziarekin eta Balear Uharteekin alderatuta. Hala ere, frogatzen zailak direla azpimarratu du, auzi "konplexuak, opakuak eta klandestinoak direlako".

Ertzaintzak delitu ekonomikoen aurkako unitatea indartuko duela gogorarazi du Calparsorok.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea