Gizartea -

Noos auzia

Cristina infanta, inputazioaren atarian

Infanta eta Iñaki Urdangarin diru publikoaz jabetu zirela egiaztatu du Ogasunak.

Cristina infanta. EFE
Cristina infanta. EFE
Cristina infanta. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Cristina infantak gero eta gertuago du inputazioa Noos auzian, iruzur fiskala egitea egotzita. Izan ere, Ogasunaren txosten batek agerian utzi du Juan Carlos I.a erregearen alaba eta Iñaki Urdangarin senarra diru publikoaz jabetu zirela, Aizoon enpresaren bidez, Noos Institutuari inoiz egin ez zituzten lanen fakturak igorrita.

Hainbat egunkarik gaur publikatu dutenez, Palmako duke-dukesak 854.000 euroz jabetu ziren, diru hori Noos Institututik Aizoon enpresara bideratuta. Kopuru hori, gainera, funts publikoetatik zetorren gehienbat, Noos institutuak jasotako diru gehiena Valentziako eta Balearretako administrazioekin sinatutako kontratuen bitartez lortu baitzuen.

Infanta eta Urdangarin Aizoon etxe agentziaren jabe ziren, eta, Ogasunaren arabera, konpainia 'fantasma' bat zen, ez duelako inoiz etxerik saldu. Halaber, ez zuen langilerik, ezta egoitzarik ere.

Astelehenean, Jose Castro Noos auziko instrukzio-epaileak Pedralbesko jauregia bahitu zion Urdangarini, Palmako dukeak ez zuelako justiziak ezarritako bermea ordaindu.

Egun horretan bertan, epaileak Francisco Camps Valentziako Generalitateko presidente ohia eta Rita Barbera Valentziako alkatea deklaratzera deitu zituen, lekuko gisa, hilaren 16rako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea