Gizartea -

Aurrekontuak EAE

Handitu daitekeen 18 milioiko partida, osasun arloko koordainketarako

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak aurreikusi duenez, milioi erdi bat lagunek eskatu ahal izango dituzte diru-laguntzak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osasun arloko koordainketa orekatzeko, handitu daitekeen 18 milioi euroko partida jasoko du EAEko Aurrekontuen Legeak, Ogasun arloan, Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak iragarri duenez. Zehazki, ''osasun arretan desberdintasunak ekiditeko'' epigrafean jasoko dituzte laguntzak ordaintzeko zenbatekoa.

''Baliabide gutxi izanda, botika tratamenduak eskuratzeko zailtasunak'' izango dituzten pertsonei laguntza ematea izango du diru horrek helburu.

Eusko Legebiltzarreko Osasun eta Kontsumo Batzordeak agerraldia egin du Darponek, PSE-EEk eta UPyDk eskatuta, koordainketak kaltetautako kolektibo ahulenei zuzendutako laguntzen berri emateko.

Sailburuak azaldu duenez, urtean 18.000 euro baino gutxiagoko diru-sarrerak dituzte pentsiodunek, laguntzarik gabeko langabeek eta baliabiderik eta dokumentaziorik gabeko etorkinek eskatu ahal izango dute botiken erosketara bideratutako diruaren itzulera. Guztira, milioi erdi bat lagunek.

Urtean 18.000 euro baino gutxiagoko diru-sarrerak dituztenek 50 euroko laguntza jasoko dute, gehienez, sei hilerik behin.

Pertsona horiek beren osasun egoitzan edo 'Zuzenean' zerbitzuaren bitarteaz eskatu beharko dituzte laguntzak, eta Osasun Publikoko Zuzendaritzak kudeatuko ditu. Eskatzaileek ez dute fakturarik aurkeztu behar izango, eta, asmoa, ''ahalik eta arinen ordaintzea'' da, gehienez sei hilabeteko epean.

Sailburuak ziurtatu duenez, eskaera guztiei erantzun diete. ''Beharra dutenei lagunduko diegu. Euskadin ez da inor geratuko hartu behar duen botika hartu gabe'', gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea