Gizartea -

EAEko Osasun publikoa

Etorkinen inguruko aginduaren aurka helegitea jarri du Estatuak

Jaurlaritzaren hitzetan, EAEko etorkin irregularren ''gehiengoak'' bete egiten du urtebeteko erroldatze-baldintza.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estatutako Abokatutzak helegitea jarri du asegururik ez duten lagunen, tartean bertan bizitzeko baimen legalik ez duten etorkinen, osasun arreta arautzeko Jaurlaritzaren aginduaren kontra.

Joan den uztailaren 22an argitaratu zuten agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Bertan jasotzen denez, Euskadin urtebeteko erroldatzea jarraitua izatea eta diru-sarrerak bermatzeko errentaren azpitiko diru-sarrerak izatea beharrezko da osasun txartel indibiduala eta familia-medikua izateko.

Edonola ere, larrialdi zerbitzuak baldintza hauek betetzen ez dituzten lagunak ere artatzen dituzte, larrialdi egoeretan eta osasun publikoarekin zerikusia duten arazoetan.

EH Bilduk eskatuta, aginduren nondik norakoak aztertu ditu gaur Eusko Legebiltzarreko Osasun Batzordeak. Bertan izan da Iñaki Berraondo Osasun Saileko Aseguramendu eta Kontratazio Sanitarioko zuzendaria.

Jaurlaritzako ordezkariak azaldu duenez, Estatuak arauaren kontra helegitea jarri duen arren, araua indarrean dago oraindik. Haren hitzetan, EAEko etorkin irregularren ''gehiengoak'' bete egiten du urtebeteko erroldatze-baldintza, eta ''700 bat lagun'' dira baldintza hori betetzen ez dutenak.

Eztabaidan zehar, Euskadin bizi diren pertsona guztientzako doako osasun arreta eskatu dute EH Bilduk, PSE-EEk eta UPyDk, arau horretan jasotzen diren baldintzak bertan behar utzita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea