Gizartea -
Proiektu polemikoa
Peña: 'Pasaiako Portuko kanpoko dartsenak ez dauka justifikaziorik'
Portuko presidentea haratago joan da eta proiektua gauzatu ez izanak "poza" eragin diola onartu du, izan ere, dartsenak "zorra maila oso altuetara igotzea ekarriko luke".
Erredakzioa
Ricardo Peña Pasaiako Portuko presidentearen arabera, kanpoko dartsena eraikitzeko proiektuak "ez dauka justifikaziorik" gaur egun, eta egungo azpiegiturak ematen dituen aukeren alde egin du. Hemendik gutxira, edukiontzientzako terminala martxan jarriko dute eta hiru milioi euro ordaindu beharko dituzte.
Peñak zazpi hilabete daramatza presidente lanetan eta portuaren egoeraren eta etorkizunerako planen errepasoa egin du Efe albiste agentziak egindako elkarrizketan.
"Kanpoko dartsenaren proiektua edozein gauza posible zela zirudien momentuan jaio zen. Portuan 6 milioi tona kudeatzen ziren. 'Overbooking'a zegoen, ontziak ilaran itxaron behar zuten portura sartzeko", azaldu du Peñak. Egoera hartan proiektua "interesantea" zela esan du Peñak, baina, krisiaren ondorioz, asmo haiek alde batera utzi behar direla gaineratu du.
Pasaiako Poruko presidentea haratago doa eta proiektua gauzatu ez izanak "poza" eragin diola onartu du; izan ere, dartsenak "zorra maila oso altuetara igotzea ekarriko luke" eta egungo merkantzia bolumenarekin "oso gaizki" pasako lukete.