Gizartea -

Ospitaleetako koordainketa

Jaurlaritzak koordainketa berriaren aurkako helegitea jarriko du

Gasteizko Gobernuaren esanetan, koordainketa mota berri hau "astakeria" da, "giza, osasun eta administrazio ikuspuntutik".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak ospitaleetako botiken koordainketaren aurkako helegitea onartu du gaur, Gobernu Kontseiluan, Jon Darpon Osasun sailburuak iragarri duenez.

Bileraren ostean Jon Darpon Osasun sailburuak agerraldia egin du, zehaztasun gehiago emateko.

Hain justu, aste honetan amaituko da Espainiako Gobernuak onartutako dekretuaren aurka helegitea jartzeko epea.

Dekretu horren arabera, ospitaleratuta ez daudenek ordaindu egin beharko dute zentroetako botiketan gaixotasun larrien edo kronikoen aurkako sendagaiak erosteagatik. Hilean, 4,2 euro, gehienez.

Jaurlaritzaren esanetan, koordainketa mota berri hau "astakeria" da, "giza, osasun eta administrazio ikuspuntutik".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea