Gizartea -

Eusko Jaurlaritzak

Koordainketaren gastua itzuliko diete langabe eta pentsiodunei

Ser irratiaren arabera, baliteke erabiltzaileek dirua aurreratu behar izatea, baina Jaurlaritzak gastatutakoa itzuliko die gero.

Uztailetik erositako botikak sartuko dira Jaurlaritzaren dekretu berrian. EITB.
Uztailetik erositako botikak sartuko dira Jaurlaritzaren dekretu berrian. EITB.
Uztailetik erositako botikak sartuko dira Jaurlaritzaren dekretu berrian. EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak koordainketaren ondorioz gastatutako dirua itzuliko die urtean 18.000 euro baino gutxiago irabazten duten pentsiodunei eta prestaziorik jasotzen ez duten langabeei, gaur Ser irrati kateak zabaldu duenez.

Iturri horren arabera, baliteke erabiltzaileek dirua aurreratu behar izatea, baina Jaurlaritzak gastatutakoa itzuliko die gero.

Botiken koordainketak gizarteko kolektibo ahulenei eragin dien kaltea konpentsatzeko dekretu bat onartuko du Eusko Jaurlaritzak azaroan. Horrenbestez, 18.000 euro baino gutxiago irabazten duten pentsiodunek eta prestaziorik jasotzen ez duten langabeek diru-laguntza jasoko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea