Gizartea -

Delitu ekologikoa

Segenalen atxilotutako bi arrantzale bermeotarrak, aske

Eusko Jaurlaritzako iturriek gaur jakitera eman dutenez, lehenbailehen Euskal Herrira itzultzeko gestioak egiten ari dira.

 

Almadraba Uno itsasontzia. Argazkia: bateauxdepeche.net
Almadraba Uno itsasontzia. Argazkia: bateauxdepeche.net
Bermeotarren atunontziak Dakarreko portuan hondoa jota jarraitzen du

2:52

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Dakarren (Senegal) preso zeuden bi arrantzale bermeotarrak aske geratu dira gaur goizean. Delitu ekologikoa egotzita atxilotu zituzten biak, gidatzen zuten atunontziak (Tunidos S.A. empresa galiziarra) babestutako gune batean hondoa jo ostean.

Eusko Jaurlaritzako iturriek gaur jakitera eman dutenez, lehenbailehen Euskal Herrira itzultzeko gestioak egiten ari dira.

Epaiketa

Dakarreko epaitegi batek sei hilabeteko espetxe-zigorra ezarri zien Bermeoko bi arrantzeleei, nahiz eta hilabeteko epai irmoa bete behar izan duten. Bermeoko bi arrantzaleez gain, Ghanako hirugarren bat ere epaitu zuten. Hirurei delitu ekologiko bat egitea leporatu zieten. "Espetxeratuak irailaren 13an atxilotu zituztenez, datorren urriaren 13an utziko dituzte aske", adierazi dio Baboucar Cissé arrantzaleen abokatuak pasa den astean.

Abokatua gustura agertu zen epaiarekin, Fiskaltzak hiru urteko espetxe-zigorra eta isun handiagoak eskatu baitzituen akusatuentzat. Epaiaren arabera, Tunidos S.A. enpresak 2.000 milioi franko CFA (3 milioi euro) ordaindu beharko dizkio Senegaleko Itsas Gaietarako Agentziari eta 100 milioi franko CFA (150.000 euro inguru) Senegaleko Estatuari. Arrantzale bakoiotzak 5 milioi franko CFA (7.000 euro) isuna ordaindu beharko du.

Bermeoko bi arrantzaleak "Almadraba Uno" ontziko kapitaina eta patroia dira. Tunidos enpresarena da ontzia eta hondoa jo zuen Senegaleko kostako gune babestu batean abuztuaren 2an.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Afrikako berriak Bermeo Delituak albisteak Ekologia azken ordukoa Arrantza kanpaina azken ordukoa