Gizartea -

Kalamuaren kontsumoa

Kalamu erretzaileen elkarteek erregulazio eza salatu dute

Eusko Legebiltzarrak kalamu klubak arautzeko lanean jarraitzen du. Goizean adituen iritziak entzun dituzten lan taldean.

Legebiltzarrean lan taldeak goizean egin duen bilera
Legebiltzarrean lan taldeak goizean egin duen bilera
Kalamua arautzearen aldeko jarrera izan dute alderdi guztiek

1:27

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadiko kalamu erretzaileen elkarteak ez du uste euren aurkako "sorgin-ehiza" dagoenik. Euren zereginerako lege araudirik ez dagoela uste dute eta horren ondorioz, kontraesanak izaten direla. Euskal Autonomia Erkidegoan 100.000 kalamu-kontsumitzaile baino gehiago daude.

Iker Valek eta Aitor Brionek, elkarteko presidentea eta abokatua hurrenez hurren, Donostian egin duten agerraldian "normaltasun" eta "lasaitasun" mezua helarazi nahi izan dute azken egunetan marihuana plantazioekin lotuta kaleratutako informazioen ildora.

Asteazken honetan kalamu landaketa kolektibo bat atzeman du Ertzaintzak Oiartzungo baserri batean.

Iker Valek adierazi duenez, urteko garai honetan sarritan izaten dira horrelako operazioak eta kalamu landareen lapurretak. Izan ere, landaketa amaiera da orain, eta usainak plantazioak aurkitzea errazten du.

Kalamu erretzaileen elkarteak dauden lekuetan "delinkuentzia eta adin txikikoen artean droga-salmenta gutxitzen" dela azpimarratu dute.

Iker Valen aburuz, "lege araudirik ez egoteak horrelako egoerak sorrarazten ditu eta horiek eragina dute Justizia sailak onartutako elkarte hauetan".

Eusko Legebiltzarrean araudia

Bien bitartean, kalamu-klubak arautzeko lan taldeak lanean darrai. Goizean egin duten bileran hainbat adituk parte hartu dute eta elkarteen jardueraren inguruan protokolo bat garatzeko eskatu diote Ertzaintzari eta gaia "arinkeriaz" eta "ez-kaltegarritzat" jotzeaz ohartarazi dute.

Bilera itxia egin dute eta Miguel Gutierrez Espainiako Psikiatren elkarteko presidenteak eta Martin Barriuso Cannabis Pannagh elkarteko presidenteak parte hartu dute bertan, besteak beste.

Prentsari egindako adierazpenetan, Gutierrez arduratuta agertu da araudiak gaixo psikiatrikoengan izan dezakeen eraginaren inguruan eta gazteen artean kalamuaren kontsumoak izan duen igoeraz ohartarazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea