Gizartea -
Noos auzia
Cristina infanta inputatu edo ez aztertzen ari da Jose Castro epailea
Aizoonetik egindako intsuldaketak Cristina infantaren gastu pertsonaletara zuzentzen zituen edo ez ikertzen ari da epailea.
Erredakzioa
Jose Castro Noos auziko epailea Espainiako Cristina infanta inputatu edo ez aztertzen ari da. Epailea Aizooneko intsuldaketak ikertzen ari da, bertatik ateratako dirua infantaren gastu pertsonaletara zuzenduta zegoen edo ez. Zerga Agentziari baimena eman dio kontu horietan egondako diru-mugimenduen inguruko informazioa eskatzeko hiru banketxeri.
Epaileak hartutako erabakiak Ogasunak egindako eskaerari erantzuna eman dio. Ogasunak datu horiek behar ditu Aizooneko dirua zertarako bideratu zen jakiteko. Dirua Pedralbeseko etxearen eraberritzea ordaintzeko edo beste erosketa pertsonal batzuk egiteko erabili zen ikertuko da. Jakin denez, Cristina infantak Aizonneko Visa Oro txartela erabili zuten beste herrialde batzuetan erosketa pertsonalak egiteko.
Finantza erakunde batek epailaren esku jarritako informazioaren ondoren egin du eskaera. Horren arabera, guztira 150.000 euro bideratu zituzten Iñaki Urdangarin titular gisa ageri den kontu batera. Infanta Cristina baimendu gisa ageri da kontu horretan.
Datu guztiak eskuetan dituenean erabakiko du Jose Castro epaileak Cristina infantaren inguruko ikerketa betiko ixten duen ala ustez dirua zuritzea leporatuta inputatzen duen. Aurretik, edonola ere, Ustelkeriaren aurkako Fiskaltzarekin eta Noos auziko alderdi ezberdinekin harremanetan jarri beharko du.