Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
45 urteko gizon bat emazte ohia erretzen saiatu da, Trapagaranen
Biktimak (42 urte) 2. eta 3. mailako erredurak ditu, gorputzaren % 10ean, gizonak erregaia bota baitio.
Erredakzioa
Berrogeita bost urteko gizonezko bat atxilotu du Ertzaintzak Trapagarenen (Bizkaia), emazte ohia erretzen saiatzea leporatuta. Biktima, 42 urteko emakume bat, Gurutzetako ospitalean dago, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Erasoa 13:15ean izan da, Trapagarango etxebizitza batean. Abisua jaso eta Ertzaintza bertaratu egin da, eta hainbat erredura zituen emakume bat aurkitu du bertan.
Biktimak berak agenteei azaldu dienez, senar ohiak eragin dizkio erredurak, erregaia jaurtita. Gizona ordurako ez zegoen bertan.
Emakumeak bigarren eta hirugarren mailako erredurak ditu, gorputzaren % 10ean. Zehazki, gorputzaren goiko aldean, sorbaldan eta bi eskuetan ditu erredurak. Halaber, sudurra apurtuta dauka.
Erasoaren ustezko egilea atxilotu egin du Ertzaintzak.