Gizartea -

Noos auzia

Aizoonek infantari egindako 150.000 euroko intsuldaketa aurkitu dute

Ikerketaren arabera, Iñaki Urdangarinen kontu batera bideratu zuten dirua. Cristina infanta kontu horretan baimendua zen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aizoonetik Iñaki Urdagarinen eta Cristina infantaren kontu batera egindako intsuldakateren inguruko informazioa gehitu dio auziari Jose Castro Noos auzia ikertzen duen epaileak.

Ikerketan jasotzen denez, guztira 150.000 euro izan ziren, eta Iñaki Urdangarin titular gisa ageri den kontura bideratu zituzten. Infanta Cristina, berriz, baimendu gisa ageri da bertan, Europa Press agentziak eskura izan duen informazioaren arabera.

Finantza erakundeak epailearen esku jarritako datu hauekin batera, Ogasun Agentziari eta Polizia Nazionalaren Delinkuentzia Ekonomikoaren taldeari eskatutako informazioaren zain dago Castro.

Hala, datorren asteotan erabakiko du  Cristina infantaren inguruko ikerketa behin betiko ixten duen ala ustezko delitu fiskala eta ustez dirua zuritzea leporatuta inputatzen duen. Aurretik, edonola ere, Ustelkeriaren aurkako Fiskaltzarekin eta Noos auziko alderdi ezberdinekin harremanetan jarri beharko du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea