Gizartea -

2013ko Nobel Sariak

Zelulen garraioari buruzko ikerketa, Medikuntzaren Nobel saria

James E. Rothman, Randy W. Schekman eta Thomas C. Südhol dira saridunak.

James E. Rothman, Randy W. Schekman eta Thomas C. Südhol. EFE
James E. Rothman, Randy W. Schekman eta Thomas C. Südhol. EFE
James E. Rothman, Randy W. Schekman eta Thomas C. Südhol. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

James E. Rothman eta Randy W. Schekman estatubatuarrek eta Thomas C. Südhol alemaniarrak jasoko dute Medikuntzaren Nobel Saria aurten.

Stockholmeko (Suedia) Karolinska Institutuak jakinarazi duenez, zelulen garraio sistemari buruz egindako ikerketengatik, oro har, eta "besikuletako trafikoa bideratzen duen sistemaren inguruko aurkikuntzengatik", zehazki, saritu dituzte.

Rothman 1950. urtean jaio zen, Massachusettsen, eta Yale Unibertsitatean egiten du lan.

Schekman Minnesotakoa da, 1948. urtean jaiotakoa, eta ikerlaria da Berkeleyko unibertsitatean.

Südhof Gotingan jaio zen, 1955. urtean, eta Stanfordeko unibertsitatean egiten du lan.

Gaurko iragarpenaren ostean, bihar Fisikaren Nobel sariduna jakinaraziko dute, asteazkenean Kimikarena, ostegunean Literaturarena eta ostiralean Bakearena. Azkena, Ekonomiarena, hilaren 14an iragarriko dute.

Urtero bezala, golardoak abenduaren 10ean emango dituzte, hau da, Alfred Nobelen heriotzaren urteurrenean.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea