Gizartea -

Hirugarren Asanblada

Eskubide Sozialen Gutunaren eragileek mobilizazioak bultzatuko dituzte

Sustatzaileek "mobilizazioen bidez ahalik eta gizartearen sektore gehienengan eragitea" dute helburu. Gutuna garatzeko hurrengo asanblada abenduan egingo dute.

Printzipieoen, eskubideen eta aldarrikapenen lehenengo zerrenda egin dute eragileek. Irudia: EiTB
Printzipieoen, eskubideen eta aldarrikapenen lehenengo zerrenda egin dute eragileek. Irudia: EiTB
Printzipieoen, eskubideen eta aldarrikapenen lehenengo zerrenda egin dute eragileek. Irudia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eskubide Sozialen Gutunaren eragileek "politikak aldatzeko" mobilizazioen aldeko apustua berretsi dute Donostian "ahalik eta gizartearen sektore gehienengan eragiteko".

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutunaren sustatzaileak ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE, HIRU, CNT eta CGT sindikatuak dira, hala nola, zenbait organizazio sozial; larunbat honetan hirugarren Asanblada egin dute Donostiako Ibaeta kanpusean (EHU).

Hitzorduan, Euskal Herri osoko eragile sindikal eta sozial askok parte hartu dute, jakinarazi du ELAk ohar batean.

Batzarrean, Gutunaren  lehenengo zirriborroa onartu dute, eta hori eztabaidaren prozesuko abiapuntua izango da. "Zirriborro honetan, aurreko udan eragile taldeak garatutako lanaren ondorioz egindakoa, printzipioak, eskubideak eta aldarrikapenak" jasotzen dira.

Horren ildotik, Gutuna mobilizaziorako tresna bat izango dela nabarmendu dute. "Mobilizazio barik, ez dago politikak aldatzerik. Hori dela eta, gizartearen Gutuna garatzeko prozesu osoan mobilizazioa bultzatzea beharrezkoa dela esan dute".

Gutuna garatzeko hurrengo hitzordua IV Asanblada izango da, abenduaren 14ean. Berton, eskualde eta herrietan egindako prozesua  aztertuko dute, eta prozesua bukatzeko hurrengo pausoak zehaztuko dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea