Gizartea -
Hondakinen tratamendua
Zubietako erraustegiaren gatazka, konpontzeko bidean
Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketak eta enpresa eraikitzaileek bi hilabeteko epea adostu dute, kalte-ordainak negoziatzeko.
Erredakzioa
Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketak (GHK) eta Zubietako erraustegia egingo zuten enpresek bi hilabeteko epea adostu dute, gatazka konpontzeko. Hain zuzen ere, azkenean GHK-k azpiegitura hori ez eraikitzeagatik enpresei eman beharreko kalte-ordainak negoziatuko dituzte.
GHK-k eta enpresek agiri bateratu batean azaldu dutenez, gainera, konpainiek uko egin diote Gipuzkoako Merkataritza Ganberaren bitartekaritza eskatzeari.
Bi aldeek "borondate ona" agertu dute gatazka konpontzeko, agiriaren arabera.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea