Gizartea -

Zirkulazio Kode berria

Alkoholaren eta drogen eraginpean gidatzeak zigor handiagoa izango du

Radarrak atzemateko tresnak ere debekatuko dituzte (200 euroko isuna), nahiz eta tresna horiek erabiltzea legezkoa izan 2009. urtetik.

Zirkulazio Kode berria onartuko dute gaur. EITB.
Zirkulazio Kode berria onartuko dute gaur. EITB.
Trafiko arau berriak, udaberritik aurrera

1:38

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuko Ministroen Kontseiluak Zirkulazio Kode berria onartuko du gaur. Nobedadeen artean, bizikletari adingabeek kaskoa derrigorrez eraman beharko dutela, eta drogen eta alkoholaren eraginpean gidatzen dutenei isun handiagoak jartzea.

Gobernuak uztailean onartu zuen aurreproiektua. Estatu Kontseiluak egitasmoa berrikusi ondoren, Ministroen Kontseiluak oniritzia emango dio gaur. Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak iragarri duenez, 2014. urteko lehen hilabeteetan sartuko da indarrean.

Rajoyren Exekutiboak “zero tolerantzia” aplikatuko die drogen eta alkoholaren eraginpean gidatzen duten pertsonei. Txistuaren eta odolaren bitartez kontrolak egingo dituzte, eta isunak 1.000 eurora igoko dituzte.

Horrez gain, oinezkoentzat ere isunak aurreikusten ditu kode berriak. Arauak hausten dituzten oinezkoei ere kontrolak egingo dizkiete.

Bestalde, araudi berriaren arabera, etorkizunean autobia eta autobide batzuetan abiadura 130 km/h-koa izatera pasatu daiteke, betiere errepidearen zati horretan istripurik egon ez bada. Estatuko hainbat kaletan, aldiz, ezingo da 20 km/h-tik gorako abiaduran joan. Muga berri hauek gainditzea zigortuko du kode berriak, 100 eta 600 euro arteko isunak jarriz eta gidabaimeneko 2 eta 6 puntu artean kenduz.

Radarrak detektatzeko tresnak ere debekatuko dituzte (200 euroko isuna), nahiz eta tresna horiek erabiltzea legezkoa izan 2009. urtetik.

Eztabaida handiena, bizikleta hiritik erabiltzen duten pertsonei kaskoa derrigorrez eramateko neurriak piztu du (egun, errepidetik bakarrik erabili behar dute). Bizikletarien elkarteek eta zenbait udalek neurri horren aurka protesta egin dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea