Gizartea -

Durangon

Gazte bat atxilotu dute ustez neska bati sexu erasoa egiteagatik

27 urteko gizonezko bat atxilotu du Ertzantzak Durangon, ustez, emakume bati sexu erasoa egiteagatik. Durangoko Udaleko Bozeramaileen Batzordeak aho batez gaitzetsi du azken sexu erasoa.

Erasoa gertatu den lekua (Argazkia: www.durangon.com)
Erasoa gertatu den lekua (Argazkia: www.durangon.com)

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 27 urteko gizon bat atxilotu du Durangon larunbat goizeko lehen orduan, ustez emakume bat bortxatu duelako.

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, goizeko 7:30ean jaso du Ertzaintzak Durangoko Udaltzaingoaren abisua. Komentukaleko liburutegiaren inguruan emakume baten aurka sexu erasoa gertatzen ari zela adierazi diete.

Ertzaintza gerturatu denean, emakumea bera eta ustezko erasotzailea aurkitu ditu, eta udaltzainak ere bertan ziren. Ertzainek 27 urteko gizonezkoa atxilotu dute.

Gaitzespen-ekitaldiak

Durangoko Udaleko Bozeramaileen Batzordeak aho batez gaitzetsi du azken sexu eraso eta gertatutakoka gogor arbuiatu dute. Halaber, herritarrei deialdia egin die Udalerriko Plataforma Feministak zein Udalak antolaturiko gaitzespen-ekitaldietara hurbiltzeko.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea