Gizartea -
Klima aldaketa
Itsasoaren maila ia metro bat igo liteke mende honetan
NBEko zientzialarientzat "oso oso litekeena da" gizona izatea berotze globalaren arduradun nagusia.
Erredakzioa
Zientzialarien ustez, "oso oso litekeena da" gizona izatea berotze globalaren arduradun nagusia, Nazio Batuen Erakundeko (NBE) Klima Aldaketa taldeko zientzialariek Stockholmen plazaratu duten azken txostenean agertzen denez.
Aditu horiek 2007an egin zuten txostena eguneratu dute, eta aurrekoan % 90eko ziurtasuna zuten gizakia dela berotze globalaren arduradun nagusia 1950etik, eta orain % 95ean daude ziur.
Itsasoaren maila 26 eta 82 zentimetro artean igoko da mendea bukatzerako, eta igoera 18 eta 59 zentimetro artekoa izango zela esan zuten aurreko txostenean. Tenperaturari dagokionez, 0,3 eta 4,8 gradu artean igoko da denbora tarte horretan.