Gizartea -

Erabakia

Jaurlaritzak ez du botiken koordainketa berria indarrean sartuko

Bestalde, koordainketa berria indarrean sartzen baldin bada "alternatibak" bilatuko dituela azaldu du Nafarroako Gobernuak.

Ospitaleetako farmazietan erositako botiken koordainketan urrian sartuko da indarrean. EITB.
Ospitaleetako farmazietan erositako botiken koordainketan urrian sartuko da indarrean. EITB.
Euskadik ez du botiken koordainketa berria indarrean sartuko

1:30

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak ez du koordainketa berria (ospitaleetako farmazietan erositako botikei eragingo diena) urrian indarrean sartuko, gaur Jon Darpon Osasun sailburuak iragarri duenez.

Darponek agerraldia egin du Bilbon, Rajoyren Gobernuak onartutako neurriaren inguruan Jaurlaritzaren jarrera azaltzeko. Adierazi duenez, koordainketa berriaren ondorioz, ospitaleetako farmazietan botikak erosten dituzten bezeroek gehiago ordaindu beharko dute (gehienez 4,2 euro botika bakoitzeko).

Osasun arduradunak adierazi du koordainketa berria “bidegabea” dela eta “elkartasunaren eta berdintasunaren” aurka doala. Neurriak eskumenak urratzen dituela eta sistemaren jasangarritasunari laguntzen ez diola gaineratu du Darponek.

Kalte arbitrarioak ekarriko ditu, gaixo batzuei bai eta beste batzuei ez; botika batzuei bai eta beste batzuei ez; patologia batzuei bai eta beste batzuei ez”, kritikatu du sailburuak.Atzo, Ana Mato Osasun ministroarekin hitz egin zuen, botiken koordainketa berria atzera botatzea eskatzeko. Bestela, Jaurlaritzak helegitea jarriko duela iragarri du Osasun arduradunak.

Darponek azaldu duenez, koordainketa berriak Euskadiko 4.000 pertsonari eragingo lieke. Besteak beste, Minbizia, hepatitis kronikoa, artritisa, psoriasia eta asma larria pairatzen duten gaixoak izango lirateke kaltetuenak.

Atzo, Ana Mato Osasun ministroarekin hitz egin zuen, botiken koordainketa berria atzera botatzeko eskatuz. Bestela, Jaurlaritzak helegitea jarriko duela iragarri du Osasun arduradunak.

Darponek azaldu duenez, koordainketa berriak Euskadiko 4.000 pertsonei eragingo lieke. Minbizia, hepatitis kronikoa, artritisa, psoriasia eta asma larria pairatzen duten gaixoak izango lirateke kaltetuenak, beste beste.

Nafarroa

Bestalde, koordainketa aplikatzeko erabakia berriz pentsatzeko eskatu dio Nafarroako Gobernuak Osasun Ministerioari. Baina neurria indarrean sartzen baldin bada legearen barruan ondorioak leuntzeko "alternatibak" bilatuko ditu Nafarroako Exekutiboak.

Juan Luis Sanchez de Muniain Nafarroako Gobernuko bozeramaileak azaldu duenez, koordainketa gaixoentzako kaltegarria izateaz aparte, Ministerioak bete nahi dituen helburuak ez ditu beteko, ez dirua aurreztea, ezta botika gutxiago erabiltzea ere.

Kontseilariaren hitzetan, alde batetik, "aurrezkia hutsala da eragindako kaltearekin alderatuz gero" eta, bestetik, gaixotasun kronikoa edo larria duten pertsonei eragindako kaltea "bistakoa" izango litzateke.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Eusko Jaurlaritza berriak Gizartea bideoak Medikuntza albisteak Botikak albisteak Farmaziak gaur